ekoNOMIA

Jaurlaritzak 600 milioi euroko mailegua eskatzea onartu du Gobernu Kontseiluak

Altxortegi arazoengatik eskatuko du epe laburreko kreditua. Inoiz hartu gabeko neurria da. EAJk dio diruak egon behar duela.

2010eko martxoaren 16a
16:54
Entzun
"Eusko Jaurlaritzaren altxortegia hutsik" dagoela-eta, 600 milioi euroko mailegua eskatzea onartu du gaur Gobernu Kontseiluak, Carlos Agirre Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak esan duenez. Ezohiko erabakia da, aurretik gobernuak sekula ez zuelako erabili behar izan epe laburreko krediturik.

Dena dela, Agirreren ustez, "Euskadiko finantza egoera normala eta ona", eta mailegua ez da Jaurlaritzarentzat gainkarga izango. Maileguak sei hilabeteko epea izango du eta interes tasa aldakorra.

Jaurlaritzak adierazi du administrazioek altxortegi arazoak arintzeko erabiltzen duten ohiko formula dela. 600 milioi euro horiek 2010eko aurrekontuek baimendutako zorraren - 1.900 milioi euro- parte izango dira.

Iazko zerga bilketan izandako jaitsiera handia aipatu zuen Agirrek erabakia justifikatzeko. Hain zuzen ere, 2009ko aurrekontuak prestatzeko erabilitako diru kopurua baino %20 gutxiago bildu zuten. Horren ondorioz, urtea ia 2.600 milioi euroko defizitarekin itxi zuen Jaurlaritzak.

Andoni Ortuzar EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Ekonomia eta Ogasun sailburuaren jokabidea kritikatu du, "Jaurlaritza peto dagoen itxura ari delako ematen" hura. Ortuzarren arabera, "EAJk badaki diruak egon behar duela". 1979tik 2009ra artean EAJkoa izan zen beti Jaurlaritzako lehendakaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.