opor fiskalak

Jaurlaritzak baieztatu du Finantzen Euskal Kontseilua bihar bilduko dela opor fiskalen akordioa ixteko

13:00ean bilduko dira Jaurlaritzako eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundietako ordezkariak.

Finantzen Euskal Kontseiluak otsailean egindako bilera. RAUL BOGAJO, ARP
2014ko uztailaren 22a
13:05
Entzun

Opor fiskalen dirua ez berreskuratzeagatik jasotako 30 milioi euroren isuna nola ordaindu erabakiko dute bileran. Akordioa lortzear dute, eta Lakuak 20 milioi euro inguru ordaintzea onartuko du, itxuraz. Gipuzkoak eta Arabak isunaren %70 bere gain hartzea nahi dute, eta kopuru hori bat dator portzentaje horrekin. Asteazkenerako akordioa eginda eraman nahi dute kontseilura. 

Espainiako Ogasun Ministerioak proposamen bat egin du banaketaren inguruan, baina ziurtzat jotzen da ez dela horrela izango.

Banaketa egiteaz gain, Gorka Maneiro UPDko ordezkariak Finantzen Euskal Kontseiluari eskatu dio "errudunak seinala" ditzala. "Haratago joan dadila, egin dezala pedagogia politikoa eta esan dezala herritarrak izango direla zorra pagatuko dutenak, politikari arduragabe, harro eta iruzurtiengatik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.