Elkarrizketa Sozialerako Mahaia

Jaurlaritzak dio ez dela ari berariaz atzeratzen errelebo kontratuaren dekretua

CCOOk Elkarrizketa Sozialerako Mahaia utzi du, Jaurlaritzak hitzartutakoa bete arte

Jon Fernandez.
2016ko martxoaren 18a
11:56
Entzun

"Niri ere gustatuko litzaidake errelebo kontratua dagoeneko martxan egotea, baina ez da posible izan", adierazi du Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak. Aitortu du CCOOk izan ditzakeela "arrazoi batzuk" Elkarrizketa Sozialerako Mahaitik altxatzeko, baina defendatu du gobernua ez dela berariaz ari atzeratzen hitzartutako neurrien aplikazioa. 

"Ezagutzen gaituen inork ezin du esan berariaz ari garenik atzeratzen. Dekretua prest egongo da apirilerako, eta atzerako eragina izango du urte hasierara arte", azaldu du Toñak. Jaurlaritzak mahaian adostutako neurriak aurrera ateratzeko borondatea daukala berretsi du sailburuak. 

Atzo, hain zuzen, CCOOk jakinarazi zuen Elkarrizketa Sozialerako Mahaia lagako duela gobernuak han hitzartutakoak bete arte. Sindikatuaren ustez "onargarriaren mugak" gainditu ditu Jaurlaritzaren jarerak. Eusko Jaurlaritzak, Confebask patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek osatzen zuten atzo arte; ELAk eta LABek mahaian parte hartzeari uko egin zioten hasieratik —2014ko urte amaieran sortu zuen Jaurlaritzak—, argazki huts bat ateratzeko mahaia zela argudiatuta. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.