Asteazkenean zorrari aurre egiteko modurik ez zuela jakinarazi zuen Babcocken jabeak, Austriako A-Tec taldeak. Lehendik larria zen egoera are gehiago larritu du horrek Trapagarango lantegiko langileentzat. Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak esan du SEPI Espainiako Industria Partaidetzarako Sozietatearekin sinatutako bermeek estaliko dutela kaudimen falta.
Enpresaren pribatizazioa zela eta, 2011ko maiatzera arte sinatu zituzten bermeak SEPIk eta CCOO eta UGT sindikatuek.Undak dio «zehazki» aplikatuko dituela jakinarazi diola SEPIk Jaurlaritzari. Gaineratu du Industria Saila adi erreparatzen ari zaiola enpresaren egoerari eta laster berriro bilduko direla langile batzordearekin.
Jaurlaritzak dio SEPIk zehazki beteko dituela Babcockeko bermeak
Undak esan du adi daudela enpresaren egoerari begira eta laster bilduko direla langile batzordearekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu