ekoNOMIA

Jaurlaritzak eta aldundiek aurten 425 milioi euro gehiago biltzea espero dute

Iazko datuekin alderatuta, %9,3ko da igoera, eta 2011n %5,9koa aurreikusten dute.

2010eko urriaren 14a
17:45
Entzun
Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiek zehaztu dute aurten eta 2011n biltzea espero duten dirua, eta aurten 425 milioi euro gehiago jasotzea aurreikusten dute; besteak beste, "ekonomiaren egoeraren hobekuntzan" oinarrituta.

Guztira, 11.800 milioi euro bilduko dituzte 2010ean, eta datorren urtean 12.500 milioi eurokoa izango da kopuru hori. Iazko datuekin alderatuta, aurten %9,3koa izango da igoera, eta datorrenean %5,9koa.

Hiru orduz egon dira lau erakundeetako ordezkariak bilduta gaur goizean. Krisiari aurre egiteko neurrien gaineko eztabaida aurreragorako utzi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.