EKONOMIA

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak adostutako bost zergen erreformak onartuko ditu Gipuzkoak

Trukean, subiranotasun fiskalari buruzko batzorde egonkor eta iraunkor bat sortzea eskatuko dio Helena Francok Eusko Jaurlaritzari. [Youtube]http://youtu.be/zdqZrK_IGHI[/Youtube]

2014ko urtarrilaren 15a
16:01
Entzun

Kontzertu ekonomikoari buruzko batzorde mistoa bihar batzartuko da, kontzertuaren erreforma berretsi eta bost zergaren transferentzia onartzeko. Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuak jakinarazi du batzordearen bileran izango dela eta onartu egingo dituela bost zergen erreformak.

Francok gogor kritikatu du Jaurlaritza, haren "itxikeriagatik", baina ez du betoa erabiliko biharko bileran, "erantzukizunagatik". Haren ustez, "bigarren mailakoak" dira biharko bilerako gaiak. Kupo legea eta BEZaren eskualdatzea dira gai garrantzitsuenak Francorentzat.

Trukean, subiranotasun fiskalari buruzko batzorde egonkor eta iraunkor bat sortzeko eskatuko dio Gipuzkoak Jaurlaritzari bihar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.