ordutegien liberalizazioa

Jaurlaritzak helegitea jarriko dio turismo handiko eremuetako ordutegien liberalizazioari

Garapen Ekonomikoko Sailaren arabera, Espainiako Gobernuaren legeak jarduteko gaitasuna eta merkataritzaren gaineko eskumen bereziak kentzen dizkio Jaurlaritzari.

merkataritza ordutegiak erabat liberalizatuta izango dituen Hego Euskal Herriko lehen hiria izango da Bilbo. LUIS JAUREGIALTZO, ARP
2014ko urriaren 18a
11:07
Entzun

Hiru arrazoi zerrendatu ditu Arantza Tapia sailburuak Espainiako Gobernuaren legeari helegitea jartzeko: batetik, eskumenen kontra doalako; bestetik, gobernuak "errespeturik gabe zentralizazio politika zehatz batekin" jarraitzen duelako; azkenik, Jaurlaritzak ez duelako onartuko "komertzioek erabateko liberalizazioa izan dezaten".

Jaurlaritzak 2012. urteko lege aldaketa Auzitegi Konstituzionalera eraman zuen, merkataritza alorrean Gernikako Estatutuak aitortzen dion eskumen osoa urratzen zuela iritzita. Helegite horretatik kanpo utzi zuen turismo handiko eremuei zegokien partea.

Era berean, Bilboko hiru eremu "turismo handiko eremu" izendatzea onartu zuen Jaurlaritzak irailaren 2an, eta merkataritza ordutegiak erabat liberalizatuta izango dituen Hego Euskal Herriko lehen hiria izango da Bilbo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.