2016an soldatak %1 igotzea eta urteko 1.592 lan orduetara itzultzea —asteko 35 ordu—. Horiek dira Jaurlaritzak langile publikoen inguruan sindikatuei egindako proposamenak. Horrez gain, 2012an bertan behera utzitako aparteko lansariaren laurdena ordainduko die langileei, eta datorren urteko aparteko lansariak urtarrilera eta uztailera aurreratuko ditu. Funtzio publikoaren mahaia gaur eguerdian bildu da Gasteizen. Han izan dira ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariak.
CCOOren ustez, "ez dira nahikoa" gaur aurkeztutako proposamenak: "Negoziaziotik kanpo uzten dira langileengan eragiten duten lan baldintza asko". Soldata igoera %1ean uztea ere ez da aski CCOOrentzat: "2010ean soldatak %5 murriztu ziren".