Txarli Prieto PSE-EEko legebiltzarkideak azaldu du orain hilabete batzuk petrolio upela 114 dolarrean zegoela eta erregai litroa 1,50 euroan; egun, 57 dolar azpitik dago petrolioa, eta erregai litroa, 1,16 euroan.
Bataren eta bestearen jaitsierak proportzionalak ez direla eta, Eusko Jaurlaritzak eskaera bat egin dio Espainiako Lehia eta Merkatuen Batzordeari: erregaien sektoreari "jarraipen sakona" egiteko petrolioaren merkatzea "berehala eta antzeko neurrian" igar dadin erregaietan.
PSE-EEk eta EAJk adostu dute zuzenketa, eta gainerako alderdiek ere oniritzia eman diote. Kontsumobideri ere eskatu diote egiteko azterketa bat, kontsumitzaileek prezio merkeenen gaineko orientazioa izan dezaten.
Herrialde batetik bestera eta herri batetik bestera salneurrien artean dagoen ezberdintasuna nabarmendu du Luis Javier Telleria EAJko legebiltzarkideak. "Bost kilometroko erradioan, prezioak 1,038 eurotik 1,189 eurora aldatzen dira. Hau da, 60 litro botaz gero, 9,84 euroko diferentzia dago".