Bosgarren lan erreforma

Jaurlaritzak uste du Espainiako lan erreformak langileen eskubideak murriztuko dituela

Eusko Jaurlaritzako Lan Sailaren ustez, langileak kaleratzea merkeago izango da enpresaburuentzat bosgarren lan erreformarekin. Juanjo Loroño Lan sailburuordeak, berriz ere, lan harremanetako euskal esparrua aldarrikatu du, eta nabarmendu du Euskal Herriko gehiengo sindikala Madrilgo akordio horretatik kanpo geratu dela.

2006ko maiatzaren 10a
15:15
Entzun
Eusko Jaurlaritzari ez zaio lan erreforma berria gustatzen. Loroñok azaldu duenez,Jaurlaritzaren ustez "ez gaude behin-behinekotasunarekin" amaitu duen lan erreforma baten aurrean. Gainera, lan erreforma berri honek, langileen eskubideak murrizktuko dituela uste du.

"Epe ertzainean akordio honek langilea kaleratzea merkeagotu dezakeela uste dugu",Juanjo Loroño Lan sailburuordeak egin du gaur balorazioa Jaurlaritzaren izenean. Langile bat kanporatzerakoan lan egindako urte bakoitzeko 33 eguneko indemnizazioa ematerakoan langileen artean sortuko diren desberdintasunak ere salatu ditu.

Politikoki, berriz, lan harremanetarako euskal esparrua inoiz baino beharrezkoagoa dela esan du Loroñok eta Euskadiren esku utzi nahi ez diren eskumenak eskatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.