Irudia. Bilbo

JAURLARITZAREN GURAIZEEN KONTRA

2012ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Milaka lagunek parte hartu zuten atzo arratsaldean Bilbon, Donostian eta Gasteizen euripean egindako manifestazioetan, Eusko Jaurlaritzaren murrizketen kontra eta sektore publikoaren alde.ELAk, LABek eta EILASek deituta, krisia abiatu zenetik Eusko Jaurlaritzak langile publikoei ezarri dizkien murrizketak salatu zituzten: soldatak jaistea eta izoztea, gaixoaldietako soldata osagarria kentzea, errelebo kontratua bertan behera uztea... Horren ordez, inbertsio publikoa handitu eta zerga politika aldatu behar direla uste dute. Mobilizazioekin jarraituko dute: sektore publikoan lau orduko lanuztea egingo dute otsailaren 9an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.