Fitch rating agentziak bi maila murriztu du Eusko Jaurlaritzak jaulkitzen duen zor publikoaren kalifikazioa. Atzo hartutako erabakiaren arabera, patrikan zuen azken A bikoitza galdu du Patxi Lopezen gobernuak, eta aurrerantzean A+ kalifikazioa izango du epe luzerako zorpetzeak. Erabaki horrekin batera koska bat murriztu du Bizkaiko Garraio Partzuergoaren maila, eta erakundea A+ kalifikazioari eutsiko dio. Maila horrekin oraindik ere horietan inbertitzeak merezi duela aitortzen du agentziak, baina egoera ekonomikoak euren finantza oreka kaltetu ahal duela ohartarazten du.
Urrats logikoa egin du Fitchek. Urtea hasi zenetik hiru agentzia nagusiek Espainiaren nota jaitsi dute, eta, segituan, erkidegoetako gobernuen eta horiei lotutako erakundeen kalifikazioa aldatu dute. Hala, honezkero S&Pk eta Moordy'sek antzeko erabakiak hartu zituzten Jaurlaritzako zorrarekin. Biek ere bi koska jaitsi zioten nota. Edonola ere, krisia gogortu zenetik egin duten bezala, EAEko kalifikazioak Espainiarena gainditzen du. Alegia, fidagarritasun gehiago aitortzen diote agentzia horiek Jaurlaritzak jaulkitzen duen zor publikoari.
Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Garraio Partzuergotik aparte, Espainiako zazpi erkidegori kalifikazioa jaistea erabaki zuen atzo Fitchek. Ekintza horrekin Espainiako ekonomiaren eta merkatuaren giroa islatu nahi duela azaldu du agentziak. «Diru sarrera fiskal deprimituak, egiturazko defizitak eskualdeko administrazioetan, eta luzera begirako finantzazioa lortzeko zailtasunak», Fitchen irudiko. Gaztela-Mantxa eta Katalunia zabor bonutik koska batera geratu dira. Madril izan ezik, beste gobernuak BBB mailara jaitsi ditu.
Eurogunea krisian
Jaurlaritzaren zor kalifikazioa ere bi maila jaitsi du Fitch agentziak
Aldez aurretik S&Pk eta Moody'sek egindako aldaketa gauzatu du; Espainiaren gainetik jarraitzen du EAEk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu