Jauzi eta jausi

Joseba Barandiaran Andueza.
B. ANDUEZA
2010eko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Zazpi jauzi gora eta behera egin ostean, gora egitea zegokion unean jausi egin da Ibex-35 (-%1). Hiruhilekoa amaitzeko bigarren galera eguna erreskadan, eta, urtea hasi zenetik, %8,95eko galerak pilatu ditu jada. Greziak Eurogunean eragin egongaiztasuna jo daiteke erruduntzat, baina Euroguneko langabezia %10 da jada eta AEBetako ere, 23.000 enplegu pribatu galdu ziren martxoan (40.000 sortzea espero zelarik). Ondorioz, 2.080 milioiren salerosketa eta berri on gutxi: Acerinox (+%1,46) nabarmendu zen jauzitan eta beste hiru akzioak saihestu zuten jaustea. Endesa (-%2,58) eta %1na pasa galdu zuten bi erraldoiek gorritu zuten atzoko saioa. Datozen asteetako mozkin berriak ikusi beharko orain. 2010ean denetik izan baita orain arte: jausitakoetan, %20 galdu du BBVAren(-%0,88) kotizazioak; %14,8 Santanderrek (-%1,21) eta %18 Sacyrrek (-%1,28). Jauzietan, %36 irabazi du Iberiak (-%1,71), %15 Tecnicas Reunidasek (+%0,43).



Kontsumo mailegu berriak %11 gutxitu dira azken urtean Espainian, eta hipoteka maileguak %4, urtearteko tasan. Espainiako Bankuaren datuek erakusten dute Euriborra minimoz minimo ibili arren, maileguen eskariak behera egin duela. Aurreikuspen kontua.



ACS (-%0,93) eraikuntza eta zerbitzu enpresak bere kapitalaren %4,14 autokartera gisa berrerosia du, azken hiruhilekoan 113 milioirekin kapitalaren %1 eskuratu ostean. Inbertsio alternatibo erakargarririk ezean, akziodunei ordaina emateko modu bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.