Javier Ruiz izango da Jaurlaritzako Lan sailburuordea

Pablo Angulok dimisioa emango du, Zabaletaren arabera, ez delako ongi egokitu Lan Sailaren funtzionamendura

Erredakzioa
2009ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Kargua utziko du asteartean Pablo Angulok, Lan, Formakuntza eta Gizarteratze sailburuordeak. Javier Ruiz izango da haren ordezkoa, EAJ eta PSE-EEren koalizio garaian, duela hamabost urte,droga-mendekotasun gaietako arduraduna izandakoak. Sailaren funtzionamenduarekin ez dela ongi egokitu esan du Gemma Zabaleta Lan sailburuak, eta horregatik eman duela dimisioa Angulok. Bost hilabete egin ditu karguan; orain, Innobasque berrikuntza agentziara itzuliko da, han lan egiten baitzuen Jaurlaritzara joan aurretik.

Zabaletaren hitzetan, «normala» da horrelakoak gertatzea. «Aukeratutako pertsonak ez dira beti ongi egokitzen Administrazioaren funtzionamendura, batez ere politika mundutik ez baldin badatoz». Hori da Anguloren kasua. Lan Saila sail konplexua dela gaineratu du, hiru lege prestatzen, negoziazio mahaia sustatzen eta enplegu politika aktiboen transferentzia negoziatzen ari direlako.

Bien artean ez dela egon «ezin gaindituzko ezadostasunik» azaldu du Zabaletak, «beti daudelako funtzionatzeko formulak». Bien arteko harremanak etengabe okerrera egin duela azaldu dute, ordea, ingurukoek.

Gertatutakoa ez hartzeko arazotzat eskatu du Jaurlaritzak, ez duelako inolako eraginik edukiko sailaren proiektuetan. Besteak beste, politika aktiboen eskumenari buruzko negoziaketak eta elkarrizketa mahaiaren ardura ez zeudela Anguloren gain esan du Lan sailburuak.

Azalpenak ez du konbentzitu EA, eta Parlamentuan agerraldia egiteko eskatu dio Zabaletari. «Lan Saileko barne gatazkak bereziki larriak eta kezkagarriak dira, sail hori funtsezkoa baita krisiari aurre egiteko», adierazidu Jesus Mari Larrazabal legebiltzarkideak.

Bi asteanhiru pertsonak eman dute dimisioa Lan Sailean: Angulok berak, Pilar Arbaiza gizarteratze arduradunak eta Eva Monente komunikazio arduradunak. EAren arabera, horrek erakusten du sailean giro txarra dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.