JENDE BERRIA BILDU NAHIAN
CFDT, CGC, CFTC, CGT, FO, FSU, Solidaires eta UNSA sindikatuek eskuorriak banatu zituzten atzo Baionako Grenet zubian, bihar hamarretan Sainte Ursule plazan egingo duten manifestaziora deitzeko. LABek Reduit plazara biltzeko deia egin du, 10:00etan ere. Manifestazioa larunbatez finkatzearekin jende berria erakartzea espero dute. Mezua aitzineko greba egunetan izandako bera dute. Lana, soldata duina eta ordutegi egokiak eskatzen dituzte, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu