Toti Martinez de Lezearen pregoiak eman dio hasiera jaiari. Tradizioari jarraituz, mahatsa zanpatuz abiatu dute ardo denboraldia, eta lehen muztioa dastatu dute ondoren.
Arabako Errioxako ardoaren datu ugari ere zabaldu dituzte; 29 milioi litro esportatu dituzte, eta %7ko hazkundea lortu dute esportazioetan.
Indar politikoetako ordezkarien topaleku ere izan da Samaniego. Besteak beste, bertan izan dira Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaia, Miren Larrion Arabako EH Bilduko zerrendaburua, Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaia eta Alfonso Alonso PPko lehendakarigaia.