Joaquin Almunia (Bilbo, 1948) Europako Batzordeko presidenteordeetako bat izanen da. Gaur izendatu du hala Jose Manuel Durao Barroso batzordeko presidenteak. Almunia, presidenteordea izatez gain, Lehiakortasun Batzordeko burua ere izanen da. Orain arte, Ekonomia eta Diru Funtseko Arloetako arduraduna zen.Olli Rehn finlandiarrak ordezkatuko du karguan.
Neelie Kroes herbeheretarra eta Catherine Ashton britainiarra izanen dira bertze presidenteordeak.
Durao Barrosok gaur izendatutako karguak, Europako Legebiltzarrak berretsi beharko ditu heldu den urtarrilean.
Ekonomia
Joaquin Almunia izanen da Europako Batzordeko presidenteordeetako bat
Presidenteorde karguaz gain, Lehiakortasun Batzordeko buru ere izanen da. Orain arte Ekonomia eta Diru Funtseko Arloetako arduraduna zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu