Jose Antonio Jainaga, Euskal Manager saria
BILBO. Jose Antonio Jainaga Gerdau enpresaren kontseilariak jaso zuen Euskal Manager saria atzo, Bilbon emandako Euskal Enpresaren sarien barruan. Basauri, Gasteiz eta Azkoitian ditu plantak Gerdauk; altzairuaren alorrean dihardu. Lantek enpresarentzat izan zen Enpresa Berrikuntza saria, bestalde; eta Luis Cañada Vicinayk jaso zuen enpresa bizitza osoari egindako ezagutza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu