Irungo (Gipuzkoa) Ogasunean iruzurra egitea egotzita iazko uztailetik preso egon ondoren, gaur utzi du kartzela Jose Maria Bravo bulego hartako zuzendari izandakoak, Gipuzkoako Auzitegiak 500.000 euroko bermea ordezkatzeko abalei balekoa eman ondoren. Martutene Donostiako espetxean egon da Bravo eta honen senideek abuztuaren 26an aurkeztu zituzten abalak -etxebizitzak-. Behin-behinean utzi dute aske.
8,1 milioi euroko iruzurraren arduradun nagusia izatea leporatzen diote Irungo Ogasuneko zuzendari ohiari. Haren emaztea, bazkide bat eta Ogasuneko funtzionario bat ere auzipetuta daude.
Auzia ikertzen ari dira Gipuzkoako Batzar Nagusiak, eta irailaren 19an han izan ziren Roman Sudupe eta Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusi ohiak, azalpenak ematen. Sudupe 1995 eta 2003 artean izan zen ahaldun nagusi, Txabarri 2003 eta 2007 artean.
Ekonomia
Jose Maria Bravok kartzelatik irten du, 500.000 euroko bermea ordezkatzeko abalak eman ondoren
Lehengo urteko uztailetik egon da preso, Irungo Ogasunean 8,1 milioi euroko iruzurraren arduradun nagusia izatea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu