Ekonomia

Jose Maria Cuevas Espainiako enpresarien elkarteko buru ohia hil da

23 urtean izan zen CEOEko presidente, iaz arte. Biriketako edemaren ondorioz zendu da, bart.

2008ko urriaren 27a
12:15
Entzun
Jose Maria Cuevas (1935, Madril), Espainiako enpresarien elkarteko (CEOE) presidente izandakoa hil da bart, Madrilen, biriketako edema baten ondorioz. 2007ko otsailaren 14an utzi zuen CEOEko kargua, 23 urtean presidente izan ostean. Elkarteko ohorezko lehendakari zen harrezkero.

Espainiako Estatuan izandako erreforma laboralen erantzule nagusietakoa izan zen Cuevas. PSOErekin eta PPrekin lortu izan zituen akordioak. 1988an, ordea, erreforma bat dela-eta sindikatuek greba orokorra antolatu zuten.

Cuevasek 2006an lortu zuen azkeneko aldiz CEOEko presidente kargua berritzea, botoen %91,9 eskuratuta. Urtebetera, azaro fisikoak zela-eta utzi zuen, eta Gerardo Diaz Ferran-ek hartu zuen haren lekua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.