Ekonomia

Josu Erkoreka: "Urte gogorra izango da aurtengoa eta langabezia ez da gutxituko"

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak baztertu egin du 2013ko bigarren erdian langabeziak behera egingo duela. "Ez gaude ondo", esan du, "baina hobe egongo gara". Hanbat erakuslek "baikor izatea" ahalbidetzen dute Erkorekaren ustez.

Berria.info
2013ko irailaren 2a
16:07
Entzun

Aurten ez, baina datorren urtean gauzak aldatzen has daitezke. Hala uste du Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak Radio Euskadin egindako adierazpenen arabera. 2013 bukatzeko geratzen diren hilabeteak  "gogorrak izango dira eta langabezia ez da gutxituko", Erkorekak esan duenez. Hala ere, "zenbait erakuslek" izan duten joera aldaketak "baikor izatea" ahalbidetzen dute. "Ez gaude ondo, baina hobe egongo gara", esan du Erkorekak.

Krisia ukatzea "zentzugabea" izango litzateke Jaurlaritzako bozeramaileak dioenez, "hiritarrek egunero sumatzen dutelako". "Ekonomia ez dago ondo eta hori errealitatea da, baina hobe egongo garela  esan nahi dugu". Zenbait joera aldaketa jarri ditu miran Erkorekak mezu horrek lekua izan dezan. "Frantzia eta Alemaniaren ekonomien jarrera erakusle ona da, baita esportazioen jarrera ere". Horrekin batera "aurrekontuen kudeaketa" egokia aipatu du Jaurlaritzako bozeramaileak mezu bakoirra helarazteko. "Zorra baldintza onetan berfinantzatzeko tenorean gaude".

Iñigo Urkulluren exekutiboak, politika sozialak, osasun arloa eta hezkuntza "indartu" dituela uste du Erkorekak, "eta hori legealdi eta krisiaren une gogorrenean seguru aski". Abiapuntutzat jo du politika hori "ekonomia berreskuratzeko".

Horrez gain, Europako Batzordeak euskal ontziolen tax lease laguntzak direla-eta hartutako erabakia berriro ez dela gertatuko uste du Jaurlaritzako bozeramaileak. "Segurtasun juridiko eza atzean geratu da erabat". Laguntza sistema berriak, tax lease berriak,  Batzordearen oniritzia daukala gogoratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.