Bihar eta etzi egingo du EAEko CCOO sindikatuak batzarra, Bilbon, eta Josu Onaindik idazkari nagusiaren kargua utziko du. Unai Sordo Bizkaiko arduraduna izango da ordezkoa, bera baita hautagai bakarra. "Hori sindikatuaren heldutasunaren seinale da", esan dio Onaindik BERRIAri. Egunkariak bihar argitaratuko du berekin egindako elkarrizketa. "Gero eta gehiago langileentzat erreferentea izan nahi duen sindikatua da CCOO, eta ez bere barruko eztabaidatan murgilduta dagoena".
EAEko lehen sindikatua izan daitekeela uste du Onaindik. "Bai, posible da hori lortzea. Langileek aldetik oso harrera ona duen diskurtsoa egiten duela frogatu du sindikatuak azken urteotan. Euskadikoa gizarte plurala dela uste dugu eta desberdinen arteko elkarbizitza bilatu behar dela. Estatu federalaren alde eginda, elkarrekin bizitzeko aukerak ditugula pentsatzen dugu".
ELKArrizketa aurrerapena
Josu Onaindi: "Sindikatu heldua da CCOO"
Bihar eta etziko batzarrean utziko dio sindikatuko idazkari nagusi izateari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu