Bosgarren urtez, 2000. urtean ETAk hildako Joxe Mari Korta enpresaburua omentzeko haren izena daramaten sariak banatu zituen atzo EAEko lehendakari Juan Jose Ibarretxek. Sei izan dira, enpresa mundura egindako ekarpenagatik sarituak aurten: (ezkerretik hasita) Unai Artetxe, besteak beste, argindarraren alorreko Artetxe Taldearen presidentea izandakoa; Alberto Ortueta AFM Makina-Erremintako Ekoizleen elkarteko zuzendari nagusia; Luis Cañas, izen bereko bodegen sortzailea; Juan Jose Navarro, Bilbaina de Alquitranes enpresako zuzendaria izandakoa; Victoriano Susperregi Xey taldean jarduna eta Elkargiko presidentea; eta Alvaro Delclauxek Vidralako presidentetza iaz utzi zuen eta egun Guardian Glass España, Norten eta General Quimicako presidentea da. Bilboko portuko presidentea ere izan zen. Delclauxen semea 232 egunez bahitua izan zuen ETAk 1996. urtean.RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
Joxe Mari Korta gogoan, enpresaburuentzako saria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu