Hain zuzen ere, Europako Batasuneko dirulaguntzak esnea Kaiku-Iparlati eta okela Label sormakari saltzen dieten abeltzainek baino ez dituztela jasoko agertu dute EHNEko kideek. Datozen hiru urteetan esne litroaren prezioa 0,9 euro jaitsiko dela aintzat hartuta, egoera "bereziki larria" dela nabarmendu dute. "Abeltzainen %20k ez dute dirulaguntzarik jasoko ez dituztelako beren ekoizpenak Kaikuren eta Labelen bidez merkaturako", adierazi du EHNEko zuzendaritzako kide Andoni Garciak.
Kaiku-Iparlat eta Label egitura pribatuko egiturak izan arren, Jaurlaritzarekin lotura dutela azpimarratu dute.
Abeltzaintza
Kaikurekin bat egin dezaten Jaurlaritzak abeltzainei "txantajea" egiten diela salatu du EHNEk
EHNE nekazarien sindikaturen iduriko, Eusko Jaurlaritzak abeltzainei "txantajea" egiten die beren produktuak Kaiku-Iparlat enpresaren eta Label sormarkaren bidez merkataratu ditzaten. Gainera, txantaje hori egiteko Europako Batasuneko dirulaguntzetarako diru publikoa erabiltzen duela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu