«Kaleratze oldea» Bahia de Bizkaia Gas enpresan
BILBO. Euskadiko CCOOk dioenez, Bahia de Bizkaia Gasek bost langile kaleratu ditu azken egunotan, eta haien ordez azpikontratutako langileak jarri ditu lanean. Kaleratutakoen artean, haurdun dagoela iragarri berri duen emakumea dago. «Lotsagarria da hain irabazi handiak dituen eta bere burua jokaera onaren adibidetzat duen enpresa batek hain jarrera gupidagabea izatea», salatu du CCOOk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu