Zorraren kalifikazioa maila bat jaitsi dio Fitch rating agentziak Jaurlaritzaren zorrari. AAA maila gorena zuen orain arte eta AA+ izango du orain EAEko Gobernuak. Aurreikuspen negatiboa eman dio notari, gainera, susperraldiaren erritmoari buruzko zalantzak daudela argudiatuta.
Soilik Moody's agentziak eusten dio Jaurlaritzaren kalifikazio gorenari, eta orain dela bi aste berretsi zuen. Standard & Poorsek, berriz, joan den maiatzean murriztu zuen.
Albistea ez dela ona onartu du Ogasun Sailak, baina soilik Parisek eta Bavariak nota hobea dutela nabarmendu zuen.
Kalifikazioa AA+ mailara jaitsi dio Jaurlaritzari Fitch rating agentziak
Susperraldiari buruz zalantzak dituenez, aurreikuspen negatiboa eman dio EAEko gobernuaren zorrari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu