Kalifikazioa jaitsi die S&Pk Kutxari eta BBKri
BILBO. Standard & Poor's agentziak maila bat jaitsi die ratinga BBKri eta Kutxari: 'A'-tik 'A-'ra epe luzekoa, eta 'A1'-etik 'A2'-ra epe motzekoa. Kutxaren kasuan, S&Pk nabarmendu du etxegintza sektoreari emandako mailegu gehiagok gaiztotzeko aukera dutela; BBKri buruz, berriz, merkatuaren egoera txarrak haren irabaziak murriztuko dituela. Bi kutxek logikotzat jo dute maila galtzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu