Efe agentziak aurreratutako ebazpenaren arabera, Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak errotik aldatu du Espainiako kalte-ordainen legeari buruzko irizpidea. Duela ia bi urte esan zuen "baztertzailea" zela kaleratze objektiboetan hogei eguneko kalte-ordaina jasotzea kontratu mugagabea zutenek, eta hamabikoa, berriz, aldi baterako kontratua zutenek. Luxenburgon egoitza duen auzitegiak ez zuen esan zenbatekoa izan behar zuen kalte-ordaina, soilik berdina izan behar zuela bi kasuetan. Orain, ordea, ziurtatu du ez duela modu justifikatu gabean inor baztertzen.