EZBEHARRA

Kamioilari bat hil da Elduainen, ibilgailuarekin malda batean behera joanda

GI-2130 errepidean izan du ezbeharra kamioilariak. Ibilgailua ateratzeko, lanean ari dira garabiak.

2012ko abuztuaren 16a
20:37
Entzun

Kamioilari bat zendu da gaur bazkalondoan Elduainen, Gipuzkoan, istripu batean. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 14:00 aldera gertatu da ezbeharra, Elduain eta Berastegi artean, GI-2130 errepidean. Berastegiko norabidean zihoala, malda batean behera joan da ibilgailua. Gidaria istripuaren unean bertan hil da.

Kamioia ateratzeko lanean ari dira orain garabiak. Ez dute datu gehiago eman oraindik. Bobinak zeramatzan kamioiak.

Bi zauritu Elgoibarren

Era berean, beste istripu bat izan da arratsaldeko 16:45ak aldera, Elgoibarreko N-634 errepidean. San Antolingo biribilgunetik gertu, bi autok elkar jo dute, eta 66 eta 42 urteko bi emakume gidariak zauritu dira. Mendaroko ospitalera eraman dituzte. Errepidea zabalik dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.