Lan osasuna

Kamioilari bat hil da Irunen

Istripua 09:45 aldean izan da, GI-636 errepidean.

Irundik Donostiarantz doan G-636 errepidea, artxiboko irudi batean. GARI GARAIALDE / FOKU
2020ko uztailaren 2a
11:27
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du kamioilari bat zendu dela gaur goizean Irunen (Gipuzkoa) izandako auto istripu batean. Istripua 09:45 inguruan gertatu da, Errenteria eta Irun lotzen dituen GI-636 errepidean.

Bi kamioik aurrez aurre jo dute, eta haien atzetik zihoazen bi autok ere talka egin dute haiekin. Kolpearen ondorioz, oso larri zauritu da kamioi txikienetako baten gidaria; ibilgailuan harrapatuta geratu da, eta anbulantzia inguratu denerako hilda zegoen. J.E. da hildakoa, 59 urtekoa eta Lesakakoa (Nafarroa).

Autoetan zihoazen hiru lagun arin zauritu dira.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.