EKONOMIA

Kanadako ITG taldeak Legazpiko Bellota erosi du

1.300 pertsona inguruk lan egiten dute Patricio Etxeberria Korporazioan.

2013ko abenduaren 2a
15:22
Entzun

Nekazaritzarako lanabesak egiten ditu Bellotak, Patricio Etxeberria Korporazioak, eta haren kapitalaren gehiengoa erosi du Kanadako taldeak. Bi aldeek adostu dute ITGk inbertsioak egin eta kudeaketa ereduari eustea.

Ohar baten bidez eman du korporazioak hitzarmenaren berri. Horren arabera, konkurrentzia arloko agintariek oniritzia emanez gero, Kanadako taldeak inbertsioa egingo du Bellotan.

120 herrialde ingurutan ditu salmentak Bellotak, eta bi negozio lerro ditu nagusiki: esku lanabesak eta nekazaritza makineriarako osagaiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.