G-8koak 27 herrialde txirori kanpo zorra barkatzeko hitzartutako ekimenarentzat diru ekarpenak ezinbestekoak direla esan zuen atzo Munduko Bankuak. Bestela, erakundean milioika dolarreko defizita sortuko dela iragarri du Bankuak. Erakundea beldur da herrialde aberatsenen ekarpenak ez direla nahikoa izango zorraren ordainketatik jasotzen duena estaltzeko. Datozen hiru urteetan, txosten baten arabera, 1.400 milioi dolar jasotzeari utziko lioke Bankuak.
Kanpo zorra barkatzeko ekimenak defizita eragin dezake Munduko Bankuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu