ARRANTZA

Kantauri Itsasoan legatzaren kuota %15 handitu ostean, Europako Arrantza ministroek kuoten proposamena aho batez onartu dute

Gran Sol, Eskozia, Irlanda eta Bizkaiko Golkoko nazioarteko uretan mantendu egingo da 2010eko legatzaren kuota.

2010eko abenduaren 15a
16:04
Entzun
Zaila zirudien arren, Europako Arrantza ministroek eta Europako Batzordea 2011. urteko arrantza kuoten inguruko adostasuna lortu dute gaur goizaldean, 03:00etan. Kontra iritzi asko zituen arren, Batzordearen proposamena aho batez onartu dute ministro guztiek. Azkenean, legatzaren kuota %15 handitu dute Iberiar Penintsulako uretan, tartean Kantauri Itsasoan. Gran Sol, Eskozia, Irlanda eta Bizkaiko Golkoko nazioarteko uretan, ordea, 2010eko kuota mantendu dute.

Hiru egun pasa dituzte bilduta Arrantza ministroek eta Europako Batzordeko ordezkariak. Maraia Damanaki Europako Arrantza komisarioak, hasierako proposamena xamurtu egin duten arren, zenbait "marra gorri" mantendu egin direla nabarmendu du, arrantza baliabideak babesteko. Xapoaren kuota %5 handitu dute Espainiak kontrolatzen dituen uretan, baina Eskoziako uretan aurtengo kuota mantenduko da. Kantauri Itsasoko antxoaren gainean ez dute eztabaidatu 2011ko uztailera arteko kuotak jada ezarrita daudelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.