Pertsonaia. P. Hildebrand

Kashyaren senarra soilik

Miren Garate.
2012ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Emazteak ehunka mila euroko eragite bat egin eta nola da posible zu ez enteratzea?», galdetu zioten kazetariek Philippe Hildebrand Suitzako Banku Nazionaleko presidenteari. Haren erantzuna: «Kashyak —emazteak— oso nortasun handia du, eta finantza kontuak interesatu egiten zaizkio. Pentsa, goizetan Financial Times ere irakurtzen du». Kopuru handiak izanda ere, kasuak ez dirudi hain arraroa. Diru kontuak kontrolatzen dituen emakume batek 504.000 dolar erosten ditu eta senarrari ez dio ezer esaten. Faktore batek pizten ditu, ordea, susmoak. Dolarrak erosi eta hiru astera franko suitzarraren balioa debaluatu egin zuela Banku Nazionalak; hau da, Hildebrandek.

Suitzako komunikabideek jakitera eman dutenez, bikoteak 60.000 euro irabazi ditu eragiketari esker. Nolanahi ere, PriceWaterhouse Coopers kontu-ikuskaritza enpresak adierazi du ez dutela aparteko irabazirik eskuratu. Kashya Hildrebanden esanetan, «dolarra prezio barregarrian» zegoelako erabaki zuen diru hori erostea. Orain urte batzuk arte, AEBetako arrisku handi bateko zuzendari izan zen, eta gaur egun, arte galeria bateko burua da Zurichen. Hango negozioen %70 edo %80 dolarretan egiten direla dio.

Herrialdean iskanbila handia eragin du gertatutakoak. Hala idatzi du Weltwoche astekari entzutetsuak: «Kontua ez da hainbeste informazio gehiegikeria egon den edo ez; larriagoa da Hildebrandek hainbat miliotaiko ondasun pertsonala duela txanponetan eta aldaketa tasei buruz erabakitzeko gaitasuna duela». Dimisioa emateko ere eskatu diote, baina ezetz esan du hark: «Bankuaren konfiantza dut eta ez dut arrazoirik ikusten nire postua uzteko». Dena den, aitortu du ez duela ondo jokatu: «Transakzioa baliogabetu behar nuen eta zuzendaritzari iritzia eskatu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.