Kataluniak soldatak eta opor egunak gutxituko dizkie bere funtzionarioei

Langile publikoek krisiaren aurretik zuten sariaren erdia galduko dutela ziurtatu dute sindikatuek

Erredakzioa
2011ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Kataluniako Generalitateak murrizketa gogorrak ezarri nahi ditu bere 230.000 langileen lan baldintzetan. Aparteko sarien zati bat kenduko die, hainbat osagarri ezabatu eta pentsio funtserakodirurik ez die emango. Gainera, opor egunak murriztuko dizkie eta seme-alabek zaintzeko ordu gutxiago egiteko aukera kenduko die. Langile kopurua jaisteko, oposaketak etengo dituzte eta behin behinean dauden asko kalera botako dituzte. Sindikatuek «gerra deklaraziotzat» jo dituzteproposamenak. «Inoiz ez zizkiguten hain murrizketa basatiak planteatu», salatu du UGTko Xavier Casasek. Neurri horiekin funtzionarioek soldaten %20 galduko dituztelaziurtatu du CCOOko Montse Rosek, eta galera %50koa izango dela krisi aurrekoarekin konparatuz gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.