Kereilak eta dimisioak Galiziako NCG Bancon
Galiziako NCG Banco eta hura sortu zuten aurrezki kutxetako bost mandatari auzitegira bidean jarri nahi ditu ustelkeriaren kontrako fiskaltzak. Hain zuzen ere, administrazio kontseiluari eta Espainiako Bankuari aurrez erretiratzeagatik zituzten ordainak eta pentsioak ezkutatu izana egotzi die fiskaltzak buruzagi ohiei. Dirua, gainera, bidegabeki jaso zutela uste du fiskaltzak. Buruzagi horiek 52 milioi euroren kalte-ordainak eta pentsio planak kobratu zituzten, eta, gutxienez, ia zortzi milioi itzultzeko eskatzen die kereilak. Bestalde, Novacaixagaliciako presidenteak, Mauro Varelak, dimisioa eman zuen atzo, lehentasunezko parte hartze polemikoen salmenta zilegi zela defendatu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu