KESen lege berria onartu du Eusko Legebiltzarrak
GASTEIZ. Eusko Legebiltzarrak ontzat hartu zuen atzo KES Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren lege berria. Legeak zehaztu egiten du KESen zeregina izango dela arlo ekonomiko eta sozialarekin zerikusia duten dekretu eta lege guztiei buruzko txostenak egitea, eta Lan Harremanen Kontseiluarenesku utziko ditu lan arloari buruzkoak. Txostenak onartzeko gehiengoaren sistema erabiliko da aurrerantzean, eta betoak ezabatuko dira. Sindikatuak kexu dira horrela nahikoa izango dutela patronalak eta gobernua ados jartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu