EKONOMIA

Kider enpresari loturiko 1.000 langile inguru kaleratze arriskuan daudela ohartarazi dute

Zuzendaritzak hartzekodunen konkurtsoa eskatu zuen uztailean. Geroztik, “zuzendaritzaren ganora eza eta akziodunen utzikeria” salatu du langile batzordeak.

Kider enpresa, Aiaran. LUIS JAUREGIALTZO, ARP
Iñaki Larrañaga Aizpurua.
2013ko azaroaren 29a
17:29
Entzun

Altzariak eta merkataritzarako ekipamenduak egiten duen Kider enpresan 400 lanpostu zuzen eta zeharkako beste 800 arriskuan daudela salatu du langile batzordeak, ELAren Bilboko egoitzan. “Enpresako akziodunen utzikeriagatik eta zuzendaritzaren ganora ezagatik”, Barakaldon eta Amurrion sakabanaturik dauden bost lantegiak ixteko arriskuan jarraitzen dutela salatu dute ELA, LAB, ESK, USO, UGT eta CCOO sindikatuetako ordezkariek. “Amesgaizto bat” bizitzen ari dira, hartzekodunen konkurtsoan daudenetik beren etorkizuna kolokan ikusten baitute. Zentzu horretan,  “enpresa hiltzen” utziko ez dutela nabarmendu dute, eta Eusko Jaurlaritzari eta Araba zein Bizkaiko aldundiei helarazi diete arazoaren konponbidean parte har dezaten.

Akzionistengatik abandonatuta sentitzen dira eta “zuzendaritza loak hartuta jarraitzen du”. Dena den, badago enpresan interesa agertu duen inbertitzaile bat. “Norbait badabil interesaturik, baina ez dakigu ezer gehiago. Ofizialki ez digute ezer esan, eta ez dakizkigu zeintzuk diren bere planak”.

Aurtengo urtarrilean 147 langile kaleratuko zituen enplegua erregulatzeko dosier bat aurkeztu zuen enpresak, baina, langileen mobilizazioa medio, kaleratzeak bertan behera uztea lortu zuten. Otsailetik aurrera hartzekodunen konkurtsorako urratsak eman zituen zuzendaritzak, baina langileek enpresa beren borondatez uzteko programa bat aurkeztu ostean akordio bat lortu zuteln. Dena den, “Caixa Bankek eta Lezertua familiak ez zuten akordioa bete, agindutako dirua jartzeari uko egin baitiote”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.