Kiebra jo dute Araban hamar udalek
ARABA. Kripan, Navaridas, Oion, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Agurain, Gaubea, Harana, Urkabustaiz eta Guardiako udalek kiebra jo dute, Javier Ruiz Arbulo Arabako Foru Aldundiko Tokiko Administrazioko diputatuak atzo jakinarazi zuenez. Horrekin batera, beste zortzi udalen egoera ekonomikoa «kritikoa» dela ohartarazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu