Alfonso Gallardo taldeak Azpeitian dituen bi lantegiak —Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasao— Companhia Siderurgica Nacional do Brasili (CSN) saltzeko akordioa kolokan dago. Salmentaren oinarriak maiatzean hitzartu zituzten, baina, uztailaren bukaeran, behin betiko akordioa sinatzeko unean, Brasilgo taldeak atzera egin zuen. Dirudienez, ez zegoen ados Gallardok eskaintzen zizkion bermeen zenbatekoarekin eta operazioa ixteko jarritako azken prezioarekin.
Brasildarrek atzera egin izanak ezinegona eragin du bi lantegietako 495 langileen artean, baita herrian ere. Hori hala, astelehenean, Alfonso Gallardo bera, Corrugados Azpeitiko zuzendaria eta Azpeitiko alkatea Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin bildu ziren egoeraz hitz egiteko. ELAko ordezkari batek BERRIAri adierazi dionez, langileek hedabideei esker izan dute bileraren berri.
Atzo eta herenegun, zuzendaritza bi lantegietako langile batzordeekin bildu zen negoziazioen nondik norakoak azaltzeko. Bi taldeek hizketan jarraitzen dutela eta akordioa lortzea posible dela esan zien zuzendaritzak, baita bi lantegiak berregituratzea eska dezakeela ere.
Kolokan da CNSk Corrugadosen bi lantegiak erosteko akordioa
Brasildarrak ez daude Gallardok eskatzen diena ordaintzeko prest; fabrikak berregituratzea eska diezaiokete
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu