espainia

Kongresuak onartu du langabeei 400 euro ematen segitzea

Espainiako Gobernuak baldintza berriak jarri ditu. PPk, UPNk eta Foru Asturiasek egin dute neurriaren alde.

2012ko irailaren 13a
16:33
Entzun

Langabeziako saria bukatu zaien lagunek 400 euro ematen jarraitzea onartu du gaur Espainiako Kongresuak. PPk, UPNk eta Foru Asturiasek egin dute neurriaren alde (182 boto). Kontra (122 boto), PSOE, Izquierda Plural-ek (IU-Cha-ICV), UPDk, EAJk, Amaiurrek, Geroa Baik eta BNGk. CiU eta ERC abstenitu egin dira (18).

Abuztuaren bukaeran jakin zenez, gobernuaren baldintzek langabeen 400 euroko ordaina mugatuko dute. Aurrerantzean, langabearekin bizi diren familiako kide guztien diru sarrerak aintzat hartuko dira, eta laguntza jasotzen duen pertsonak gutxienez urtebete igaro beharko du beharrik gabe ordaina eskuratzeko eskubidea izan arte. Ondoriz, onuradunen kopurua jaitsi egingo da.

Indarrean zegoen diru laguntza abuztuaren 15ean amaitu behar zen, baina bezperan Mariano Raxoi Espainiako presidenteak iragarri zuen neurriak jarraitu egingo duela.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.