KONGRESUEN ORDEZ, NEURRIAK
Kongresu gutxiago, ikuskatze gehiago oihukatuz egin zioten harrera ELA eta LABeko ordezkariek Patxi Lopezi. Bi sindikatuek ez zuten parte hartu kongresuan, «mamirik ez» zuela iritzita. Lan baldintzak hobetzeko neurririk ez zutela hartuko salatu zuten, eta ezer egin gabe, zerbait egiten ari zen itxurak egitea leporatu zioten Osalani. Sindikatuetako ordezkariak lehendakariari euren aldarrikapenak biltzen zituen dokumentua ematen saiatu ziren, baina ez zieten utzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu