ENPLEGUA

Konstituzionalera joko du Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak enplegu eskumenak urratu dituelakoan

Laugarren aldia da legealdian Eusko Jaurlaritzak Espainiako Auzitegi Konstituzionalera jo duela.

Josu Erkoreka eta Cristina Uriarte, Jaurlaritzaren gobernu kontseilu osteko agerraldian. IREKIA
2015eko maiatzaren 12a
12:00
Entzun

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eman du erabakiaren berri, eta "aspertuta" agertu da Espainiako Gobernuaren jarreraren aurrean. Haren ustez, Madrilek "begirunerik eza" erakutsi du enplegu gaietan Jaurlaritzari dagozkion eskumenekiko.

Bigarren Aukeraren Espainiako lege dekretuko artikulu ugariren kontra aurkeztuko du helegitea Jaurlaritzak. Besteak beste, langile autonomoen kontziliaziorako pizgarriak arautzen dituzte artikulu horiek. Dekretu horren bidez, Espainiako Gobernuak Lanbideren eskumenak diren pizgarri ugari jarri ditu martxan, Erkorekaren esanetan. Hori horrela, salatu du Madril "nahita" urratu dituela eskumenak eta eskumen transferentzian adostutako sistema ekonomikoa "mespretxatu" duela.

"Euskal gizarteak ez du merezi Espainiako Estatuaren segurtasun juridiko eta begirunerik eza", azpimarratu du Erkorekak. Nolanahi ere, jakinarazi du helegitea aurkeztu aurretik auzia alde biko batzordean negoziatzea proposatuko duela Eusko Jaurlaritzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.