Enplegua erregulatzeko espedientea «lehenbailehen» aurkezteko. Hori izan zen Oiartzungo Ramon Vizcaino enpresako langileek herenegungo agerraldian zuzendaritzari egindako eskaera nagusia. Atzo jakinarazi zien zuzendaritzak langile guztiei kontratua eteteko baimena eskatu diola Lan Sailari. 400 pertsonak egiten dute lan Ramon Vizcainon, horietako erdiek Oiartzungo lantegian. Gutxienez langabezia saria kobratu ahal izango dutelako pozik daude langileak.
Belinda Aguado ELAko ordezkariaren arabera, dosierraren tramiteak ahalik eta azkarren egitea espero dute, apiriletik aurrera langabezia saria jasotzen hasteko. Zazpi hilabete daramatzate soldatarik jaso gabe langileek. Astelehenean bilera egingo dute, zor zaien guztia eskatu ahal izateko zein jarrera hartu erabakitzeko. Horrez gain, «enpresa hiltzen utzi dutenen aurka» egingo dutela iragarri dute.
Babes faltagatik, haserre
Egun batetik bestera jaberik gabe geratu zen enpresa. Uztailean enpresa bere gain hartu zuen AIAC American Industrial Adquisition Corporation AEBetako inbertsio funtsak, baina urtarril amaieran proiektua utzi egingo zuela esan zuen, egun batetik bestera. Ordutik inongo babesik gabe egon direla salatu dute langileek, etaEusko Jaurlaritza eta Jesus Gomez Montoya akziodunei eta Gipuzkoako Foru Aldundiari ardurarik gabe jokatzea leporatu diete.
Kontratuak eteteko dosierra aurkeztu du Ramon Vizcainok
Tramiteak ahalik eta azkarren egiteko eskatu dute langileek, gutxienez langabezia saria jasotzen hasteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu