KONTSUMO PREZIOAK. Inflazioak igoera handia izan du urrian, eta jada %3,2an da Hegoaldean

Herrialde guztietan, Nafarroan izan ezik, %1,2tik gora igo da KPI

Erredakzioa
GASTEIZ
2004ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Kontsumo Prezioen Indizeak (KPI) gosaria mikaztu dio Ekonomia Ministerioari. Urtea hasi zenetik bigarren igoerarik handia izan zuen inflazioak urrian. Hego Euskal Herrian, hain zuzen ere, %1,1 igo ziren prezioak, INE Espainiako Estatistika Institutuaren arabera. Datu kezkagarria da, urtarriletik urrira dagoeneko %3,2koa baita hazkundea, Europako Banku Zentralak aipatzen duen %2tik urrun.

Urtekoa txarra bada, are okerragoa da urtearteko kopurua: %3,8 Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Urtea hasi zenetik prezioen indizeak izan duen kopururik handiena da.Aurreikuspenak ez dira onak. Izan ere, urteko azken hilabeteak, gehienetan, inflazioa bultzatu ohi dute, apaldu beharrean.

Ez da lurralderik libratu. Guztietan izan dira igoera adierazgarriak. Nafarroan izan da apalena, %0,8, baina urteartekoak handiena izaten jarraitzen du, %4 hain zuzen ere. Gipuzkoan eta Bizkaian KPI %1,2 igo zen iragan hilean, eta Araban are gehiago: %1,4. Nafarroan izan ezik (%2,9), beste hiru herrialdeetan aurten pilaturiko inflazioaren igoera %3tik gora dago jada.Merkealdien bukaerak eta petrolioaren etengabeko igoerak dute, batez ere, inflazioaren gorakadaren errua. Jantziak eta oinetakoak eta garraioa nabarmen igo dira. Halaber, etxebizitzaren kontua ere garestitu da, batez ere, berogailuentzako erregaiaren ondorioz.Edalontzia erdi hutsik edo erdi beteta ikusteko joera dago estatistikak irakurtzerakoan. Erdi beteta, nonbait, David Vegara Espainiako Ekonomia Estatu idazkariak ikusi du. Haren aburuz, petrolioa azken egunotan merkatu izanak eta euroaren balioa handitu izana dolarraren aurrean «baikor izatea ahalbideratzen dute». Goia jo du KPIk urrian, Vegaren irudiko.Confebaskek, ildo horretan, arduratuta dagoela nabarmendu du. Hala ere, itxaropenerako arrazoiak badaudela ohartarazi du idazki batean. Azpiko inflazioak berdin jarraitzen du, eta, petrolioa ez bada garestitzen, «inflazioa neurrian» igoko dela pentsatzeko aztarnak badirela uste du patronalak.Sindikatuek, aldiz, urteko aurreikuspenak egiterakoan gobernuak erabiltzen dituen irizpideak kritikatu dituzte. Damaso Casado UGT Euskadiko idazkari nagusiak, esaterako, «prebisio faltsurik» ez egitea eskatu dio Espainiako Gobernuari. Casadok gogoratu duenez, azken urteotan egindako iragarpen bat bera ere ez da bete urte bukaeran.LABek, bestalde, soldata igoera «bidezkoak» eskatzen jarraituko dutela aurreratu du.

Frantzian %0,3 gehiago

Frantziako Estatistika Institutu Nazionalak (INSEE) ere emanzuen prezioek urrian izandako garapenaren berri. Joan den hilean %0,3 igo zen inflazioa. Petrolioaren igoerari egotzi dio INSEEk igoera.

Urtearteko KPI, horrenbestez, %2,1ekoa da. Azpiko inflazioak, berriz, %1,3an segitzen du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.