ekonomia

Kontsumobidek inportatutako 20.000 produktu baino gehiago kendu zituen merkatutik iaz

Kontsumoko euskal institutuak 256.000 produktu ikuskatu zituen; debekatu zituen gehienak jostailuak izan ziren.

2012ko apirilaren 10a
17:03
Entzun

Kontsumobide kontsumoko euskal institutuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan inportatutako 256.000 produktu ikuskatu zituen iaz, eta horietatik 20.000 baino gehiago kendu zituen merkatutik, arriskutsuak zirelako edo fabrikazioan gabeziak zituztelako.

Kontrolatutako produktuen %77 ehungintzako produktuak, zapatak eta osagarriak izan ziren, %11 jostailu eta jokoak, beste %11 altzariak eta %1 material elektrikoa. Dena den, merkatutik kendutako gehienak jostailuak izan ziren, 20.173, hain zuzen.

Kontsumobidek gaur zabaldutako prentsa ohar batean azaldu du inportatutako produktuen gaineko kontrola indartu zuela iaz. Institutuaren ikuskatzeen helburua da erabiltzaileei eskaintzen zaizkien produktuek baldintza guztiak bete ditzaten ikustea, eta arriskua eragin ditzaketenak baztertzea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.