Diktaduraren ondoren Araba, Bizkai eta Gipuzkoarentzat kontzertu ekonomiko bateratua negoziatu zuen batzordeko burua izan zen Pedro Luis Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburu zenean. 35 urte geroago, finantzaketa sistemaren egoera goitik behera aztertu, eta bere gogoeta "pertsonala" kaleratu du: 3.000 orrialdeko liburu bat.
Bihar argitaratuko den elkarrizketaren aurrerapen labur bat:
Arriskuak:"Kontzertua minimizatzearen arriskua da zuk eta neuk hezkuntza eskasagoa jasotzea, osasun arreta gutxitzea, gizarte laguntzak murriztea, edo errepide txarragoak izatea".
Kalkulua: "Aznar, Gonzalez, Zapatero, Montoro, Solbes, Boyer, Borrell eta pasa diren guztiek gaizki egin dituzte kontuak EAEri urtero 4.000 milioi oparitzeko? Bai zera! Argudio ergelak dira".
Erreakzioa: "Iruditu zait euskal gizartea logaletu dela. Ez da konturatzen gai oso garrantzitsua dela. Iruditzen zaio gobernuen edo alderdien gauza dela. Bai, bada, baina gastu publikoaren atzean pertsonak daude".