Korrika txikiak

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Egunez Korrika Txikiak ospatu ziren lez, Ibex-35indizeak ere berea egin zuen (-%0,18). Bezperako esprint indartsua ahaztu eta, salbuespenak salbuespen, lekukoa motelago mugitu zen, haurren esku balego lez. Santander geldirik zela (=), Iberdrola ere antzera (+%0,18), Edurnezurik behera egin zuen (-%1,37), eta BBVAkgora (+%1,15). OHL eta Acerinox %6na pasa igo arren eta Gamesa %5,08, oro har mugimendu apalagoak izan ziren nagusi. AEBetan langabeziak maximoa jotzeaz gain, prime hipoteken merkatuko berankortasuna iaz bikoiztu egin zela ere jakinarazi zuten atzo.G-20az haratago, beraz, baikorkeriarako arrazoiak gutxi dira. Astean ia %5 irabazi duten gure indizeek, Korrika nagusi nekatuak lez, atsedena merezi dute. Denbora gutxian anitz igotako akzioak badira: FCC (+%0,81) 20 euroz azpitik zen martxoaren 10ean, eta 24,94 euroan da egun. Gamesa bera 11,79 euroan da, martxoaren 9an 8,04an zena: %25 eta %47ko igoerak, hurrenez hurren.



Azken asteetan gertatutako igoerek azalpen logikorik duten edo ez, gauza bat da, baina galdu eta irabazteko aukera handiak eskaini ditu burtsak azkenaldian. Aldakortasun hori, berdebeltzagoa gorria baino, azokaren ezaugarri nagusia da.



Autogileen rallya nabarmena gertatu zen atzo: Renaultek %11,53 egin zuen gora, eta Daimlerrek, %5,85. Volkswagenek kontrako norantza hartu zuen arren (-%2,69), free float edo salerosten den kapitalaren proportzio hagitz txikia du, erranahia murriztuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.