Kostuen azpiko salmenta legezko egitea aztertuko du Sarkozyk

Erredakzioa
2004ko urriaren 19a
00:00
Entzun
«Kostuen azpiko salmenta debekatzen duen legea aldatzea» aztertuko duela iragarri zuen atzo prentsaurrean Nicolas Sarkozy Frantziako Ekonomia ministroak. Canivet batzordeakFrantziako merkataritzako legeak aztertzeaz arduratzen denak «prezioen murrizketa sustatu asmoz» neurriak hartzeko eskatu dio Sarkozyri. «Indarrean diren prozedura murriztaileak ez dira merkatu askearekin bateragarriak», ohartarazi du batzordeak.

Sarkozyk aurreratu zuenez, azarorako Galland legearen erreforma aurkeztuko du eta eskaera hori ere aintzat izango duela baieztatu zuen. Izan ere, 1996tik indarrean den Galland legeak banatzaile handien eta ekoizleen arteko harremana arautzen du. Egun artean bederen, Galland legeak gutxieneko prezioa finkatu izan du. Prezio horren azpiko ordainketak eginez gero, 76.220 euroko isuna aurreikusten du.Cavinet batzordearen arabera, «baldintzak aldatuz gero, kostuak %5 murriztu daitezke». «Ekoizleek banatzaileei emandako ordainsariak produktuen prezioak murriztera bideratzean badira», zehaztu du batzordeak Sarkozyri aurkeztutako txostenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.