Nolanahi ere, epeka aplikatuko da kotizazio denboraren luzapena. Zehazki, egungo 37,5 urteko epetik 40kora igaroko da 2004tik 2008rako epean. 2012an, berriz, 41 urte beharko dira kotizatuta erretreta jaso ahal izateko, eta 2020an 42 urte.
Erreformaren aurka bozkatu duten ezkerreko diputatuen arabera, lege aldaketa hori 60 urterekin erretiratzeko eskubidearen galera da. "60 urterekin erretiratzeko eskubidearen amaiera da; gure historia sozialaren 25 urteko epe bati, epe eder bati, amaiera jartzen dio", azaldu du PSko Pascal Terrassek. Maxime Gremetz diputatu komunistaren arabera, berriz, Frantziari eta frantziarrei gaitz handia egingo die erreformak.
Erretreten sistema aldatzea da Jean Pierre Raffarin Frantziako lehen ministroaren lehentasunetako bat. Raffarinen Gobernuaren arabera, erreforma egiten ez bada, Frantziako Gizarte Segurantza sistemak porrot egingo du urte gutxiren buruan.
Erretreten erreforma
Kotizazioen epea luzatzea onartu du Frantziako Legebiltzarrak
Nagusitasun handiz onartu dute gaur goizean Frantziako diputatuek erretreten sistema aldatzeko Fillon proiektuaren 5. artikulua: 87 legebiltzarkidek aldaketaren alde bozkatu zuten eta 20k aurka. Funtsean, erretiroa jasotzeko gizarte segurantzan kotizatu beharreko epea luzatzen du aldaketa horrek. Legebiltzarrak aurreikusitako egutegiaren arabera, 2020an 42 urte bete beharko dira kotizatzen erretiroa hartu ahal izateko. Egun, 37,5 urte nahikoa dira.
Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)
Ordenatu